Datorren astean ospatuko dituzte Lurraldia jardunaldiak Astigarragan, asteazkenetik igandera

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 10a

Baratze eta Goldea elkarteetako eta Udaleko ordezkariak, aurkezpenean.

Ostiralean izango da San Isidro eguna, eta igandean egingo dute Ilarraren Azoka.

 

Nekazaritza eta abeltzaintza izango dira protagonista datorren astean, Astigarragan. Lurraldia jardunaldiak egingo dituzte asteazkenetik igandera, Baratze eta Goldea elkarteek antolatuta, Udalarekin elkarlanean.

Egitarau oparoa prestatu dute, bost egunez luzatuko dena; baina bi zita nagusi izango ditu, ohi bezala: ostiralean ospatuko dute San Isidro eguna, eta igandean izango da Ilarraren Azoka, goiz osoko programarekin.

Ostiralean aurkeztu zuten Lurraldia antolatzaileek, herri baratzetan; eta hitzordua baliatu zuten herriko baserrien eta landa eremuaren egoerari buruzko hausnarketa egiteko. Bideoan jaso dugu, eta ikusgai dago kronika.eus webgunean.

 

LURRALDIA 2026

ASTIGARRAGAN

MAIATZAK 13, asteazkena

17:30, Umako azoka guneari buruzko topaketa, udaletxean.

MAIATZAK 14, osteguna

19:00, Pintxo poteoa, herriko tabernetan, ilar pintxoekin.

MAIATZAK 15, ostirala

SAN ISIDRO EGUNA

09:30, Xabi eta Joxan trikitilariak.

10:00, Prozesioa eta meza.

11:00, Hamaiketakoa, Gure Izarra elkartean.

12:00, Zaldi-demak: Etxetxo, Zornotza eta Garcia Alabaren zaldiak, 1.000 kiloko harriaz.

Goizean zehar, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.

14:30, Herriko bazkaria, eta Taula baserriari esker ona.

MAIATZAK 16, larunbata

17:30, Lizardi baserrira familien bisita, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.

MAIATZAK 17, igandea

11:00-14:00, Ilarraren azoka (bisita gidatuak, erakusketa, dastaketa, pintxoak...), ganadu erakusketa, eta herri kirolak: Ander Altuna eta Jokin Urretabizkaia aizkoran, eta gazteen arteko herri kirol probak.

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!