Baserriaren egoerari buruzko hausnarketa, Lurraldiaren aurkezpenean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 13tik 17ra izango dira Lurraldia jardunaldiak Astigarragan, bi egun nagusirekin: San Isidro ostiralean, eta Ilarraren Azoka igandean. Gaur egin dute aurkezpena, Mendiaundi-Aranibarko herri baratzetan, Goldea eta Baratze elkarteetako ordezkariek eta Xabier Urdangarin alkateak. Eta ekitaldia baliatu dute, era berean, herriko baserrien egoerari buruzko hausnarketa egiteko, martxan diren egitasmoei errepasoa egiteko, eta aurrera begirako ildoak markatzeko. Bere horretan bildu ditugu bertan esandakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!