Sagar eta sagardo artean, atzo eman zitzaion hasiera 2023ko txotx denboraldiari

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 12a, 00:00

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia atzo, urteko lehengo txotxean.

Atzo eguerdian ireki zuten urteko lehen kupela Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak: «Gure sagagardo berria!» oihukatuz, Alorrenean. 

Alorrenea sagardotegia izan zen atzo protagonista, bertan ireki baitzen urteko lehenengo kupela. Eguerdian Sagardoetxean, uzta berria aurkeztu eta sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarrien berri eman zuten, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera, tartean zeuden Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria; Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkaria, eta eguneko protagonista nagusiak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola. 

Uzta berria aurkeztu ostean, sagarrondo berri bat landatu zuten bi aktoreek, Sagardoetxeako sagastian, Alaia Martin eta Agin Labururen bertsoek lagunduta. Ekitaldi berezi honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi izan zituzten, izan ere, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen du. 

Sagarrondoa landatuta Alorreneara bertaratu ziren denak. Bertan, Astigar dantza taldeak txistularien eta txalapartarien laguntzarekin sagar dantza eskaini zieten Garmendiari eta Plazaolari, eta jarraian, soka dantzan parte hartzera gonbidatu zituzten, etxeko jabeek. 

Amaieran, 2023ko txotx denboraldiari hasiera eman zieten, urteko lehenengo kupela irekiz, eta pozik oihukatu zuten Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak: 'Gure sagardo berria'.

Erlazionatuak

XXX. Sagardo Berriaren Eguna

Kronika - Erredakzioa 2023 urt 11 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!