Gaur eman diote hasiera, Astigarragan, aurtengo txotx denboraldiari. 30garrenez ospatu dute Sagardo Berriaren Eguna. Sagardoetxean egin dute aurkezpena, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola gonbidatu bereziei omenaldia, eta sagarrondo baten landaketa, Alaia Martinen eta Agin Labururen bertso artean. Eta Alorrenea sagardotegira mugitu dute ospakizuna ondoren, aurreneko sagardo tragoak dastatzeko.