Laiotz taldeak emanaldia eskainiko du gaur Ergobiko jaietan. Arratsaldeko 19:00etan izango da lehenengo saioa eta gauerdiko nesken harrijasotze txapelketa ondoren jarraituko dute auzoko plaza alaitzen. Itxaso Treku (2002, Gaintxurizketa-Lezo) da taldeko abeslaria, eta 20 urte egin berritan, esperientzia «ikaragarria» ari da bizitzen Martindegiko taldearekin. Neska alai eta irribarretsua abesteko eta hizketaldi baterako ere abeslari aproposa.
Gaur Ergobin ariko zarete. Udan gelditu gabe ariko zarete kontzertuak eskaintzen.
Pentsa. gelditu gabe ari gara. Abuztuan 13 kontzertu eskainiko ditugu. Larraintzarren, Oiartzunen, Itziarren, Sunbillan, Zizurkilen, Donostiako Piratetan, Goizuetan, Gabirin, Zugarramurdin, Ondarrun, Ergobin eta datorren astean Portun bi egunetan joko dugu. Ia bi egunetik behin ariko gara.
Zenbat denbora daramazu Laiotz taldean?
Laiotzekin hasi nintzen orain bi urte eta hilabete batzuk, 17 urte nituenean. Nire aita musikaria zen eta berarekin 9 urterekin hasi nintzen abesten oholtza gainean. Ordundik ez naiz geratu. 16 urterekin irakurri nuen Laiotzek abeslaria behar zuela edo abeslari bila zebilela. Aurreko abeslaria hardun zegoen eta ordezkoa behar zuten. Casting-a egin nuen. Hamar aurkeztu ginen eta ni azkena nintzen. Gogoratzen naiz proba egin nuela eta esandako abestiak abestu nituela. Amaieran, Xabierrek, ahots indartsua nuela konturatuta, rantxeretako ona izango nintzela galdetu zidan eta ea animatuko nintzatekeen bat inprobisatzen. Nik baietz. Abestu, eta uste dut maitemindu egin zirela.
Bi urte t'erdi dararamazu taldean, baina aurten arte kontzertu gutxi eskainiko zenituzten pandemia medio.
Laiotzen hasi nintzenean telebistan entzuten zen, baina oraindik ez zegoen konfinamendurik. Taldean sartu eta ensaiotan tope genbiltzanean, hilabete eskasera, hasi zen itxialdia. Lotuta genituen kontzertu denak bertan behera geratu ziren eta zerbait egin behar zela eta, estudioan sartu eta Euskal Herriko sagardotegi guztiei eskainitako Elkartuko Gara abestia konposatu genuen. Pandemiaren lehenengo urtean grabatu genuen Xabi Solanoren estudioan, Osiñagan, eta aurreko udaran grabatu genuen bideo klipa Oialume Zar sagardotegian. Kontzerturik, beraz, ez genuen eskaini eta pasa den urtean ere ez. Bakarra eskaini genuen 2021ean.
Beraz normaltasuna aurten iritsi da eta auretn da zure lehendabiziko uurtea Laiotzekin erromeriz erromeri. Zer moduzko esperientzia da?
Amets bat betetzea bezala ari da izaten. Oso gustagarraia da. Gure artean ere oso harreman ona daukagu. Gustora nabil familia txiki batean. Herriz herri oporrrak ari naiz bizitzen. Ezagutzen ez nituen hainbat txoko ari naiz ezagutzen.
Pandemia eta gero jendeak ba al du gogorik erromeriarako?
Jendeak ez du etxera sartu ere egin nahi. A tope dabil giroaz gozatzen. Asteartean, Ondarruko plazan izan ginen eta plaza bete genuen.
Donostiakoa ere ikaragarria izan zela aipatu duzu.
Portuko Piraten egitaraua guk ireki genuen aurreko larunbatean, eta zoragarria izan zen. Dena beteta.
Horrenbeste jenderen aurrean eskaini al zenuen aurretik kontzerturik?
Donostiako Jazzaldian parte hartu nuen 14 urterekin eta han ere ikaragarrizko jende pila zegoen. Hiru urtez izan nintzen Jazzaldian. Gero ere 2016garren urtean Euskal Herrian egin zen Emusik jaialdian hartu nuen parte eta Illunben eskaini zen ereserkia nik abestu nuen. 8.000 entzuleren aurrean abestu nuen.
Gaztea izan arren esperientzia baduzu.
Esperintzia banuen, baina oholtzara igotzean beti izaten da urduritasuna eta harra barruan. Gero kontzertuaren eta jendearen berotasunean baretzen da eta gozagarria da.
Gaur egun Laiotzen emanaldietan entzuleek zer entzungo eta entzuten dute?
Gehienbat Euskal Herriko talde entzutetsuen bertsioak jo eta abesten ditugu, baina errepertorioa berritu dugu. Taldean sartu nintzenean, abesti zaharrak ziren: Badira hiru aste, Behin batean Loiolan... eta horrelakoak. Xabiri esan nion errepertorioa berritzea ondo egongo litzatekeela. Gaur egungo gazteek beste erreferentzi batzuk dituzte. Bi urte hauetan ere abestiak berritzen aritu gara, modernizatzen. Taldean sartu nintzenean 17 urte nituen eta, orain, abesten ditugu betiko abesti zaharren eta berrien arteko mix bat. Denentzako abestiak entzun daitezke.
Zer moduz moldatzen zara beste belaunaldi bateko taldekideekin?
Ezin hobeto moldatzen gara. Taldeko kuttuna edo printzesa naiz. Oso mimatuta.
Urumea bailarako taldea izanik, bertako auzoetan jotzea berezia al da?
Hartu-eman haundiagoa eta postiboagoa sortzen da. Aurten eskaini ditugu kontzertuak Hernaniko San Joanetan, Osiñagako festetan, Astigarragako Santiotan, Martindegin ere aritu ginen, orain Ergobin izango gara eta abuztuan Hernaniko Portuko auzoko jaietan amaituko dugu. Etxean abesteak xarma berezia du. Asko maite gaituztela nabaritzen da.
Oiartzunen ere berezia izango zen, familiaren aurrean.
Horrela da. Ikaragarrizko ilusioa egin zidan. Etxean, aitaren familia inguruan.
Abuztua eta gero irailean jarraituko duzue kontzertuak eskaintzen Euskal Herritik?
Bai, bai. Irailean ere tope ibiliko gara. Urrian ere bai. Udazkenarekin batera jaisten da erritmoa eta azarorako apenas dugu emanaldirik. Irailean Lezon joko dugu, Martutenen ere bai. Egiako Porrontxo festetan ere egongo gara gure doinuekin. Hurrengo urteko denboraldia maiatzerako hasiko da.
Beraz, jarraitzeko asmoarekin datorren urtean?
Xabiri beti esaten diot Treku daukatela denbora luzerako.
20 urte besterik ez dituzu. Abesteaz gain ikasten zabiltza?
Euskal Herriko Unibertsitatean Magisteritza ari naiz ikasten Donostian. Ez dut arazorik kantua eta ikasketak uztartzeko. Asteartetan egiten ditugu entsaioak, gauetan, Oialumetik gora, Ermaña taberna inguruan.
Etxean musika mundua bizi izan duzue. Zer esaten dizute familiakoek?
Aita duela urtebete hil zen eta niretzako kantuan aritzeak esanahi berezia du. Bere bidea jarraitzen dut.