The Bobby's eta Yakovlev 42 taldeak oholtza gainean ikusteko aukera astigartarrek, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 11a, 00:00

The Bobby's taldearen dokumentala jarriko dute lehenengo.

Larunbat honetan, bi kontzertu eskainiko dituzte Astigarragako Erribera kulturgunean: The Bobby's eta Yakovlev 42 taldeek joko dute.

Asteburu musikala dator Astigarragara; izan ere, bi kontzertu eskainiko dira etzi. Arratsaldeko 17:00etan emango zaie hasiera, Erribera kulturgunean. Lehenengo, The Bobby's taldearen 10. urteurreneko dokumentala eskainiko da, eta jarraian, hainbat abesti joko ditu taldeak. Ondoren, Yakovlev 42 taldearen txanda izango da.

Sarrerak salgai
Sarrerak 8 euro balio du, eta 15 euro ordainduta, The Bobby'sen DVDa eskuratu daiteke. Sarrerak salgai daude, Zipotza tabernan, Gazte Informazio Gunean, edo 616 599 334 telefonora deituta. Egunean bertan ere, Erriberako leihatilan erosi daitezke, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!