Urtero, maiatzean, omenaldia egiten zaie herrian 80 urtetik gora dituztenei. Hainbat elkartek parte hartzen dute omenaldi horretan: Gure Izarra Elkarteak, Astigar Dantza Taldeak, Aiztondo Abesbatzak eta Txirriskla Txistulari Taldeak, udalaren babesarekin. Covid 19ak sortutako pandemiaren ondorioz, ezin izan da urteroko omenaldia antolatu. Hori dela eta, herriko hainbat txistulari, dantzari, bertsolari eta abeslarik bideo txiki bat eskaini nahi izan diete 80 urtetik gorako astigartar guztiei.