Ezohiko Plenorako deialdia zabaldu du Astigarragako Udalak, bihar arratsalderako. Telematikoki izango da hori ere, alarma egoera indarrean dagoelako oraindik; eta gai bakarra daukate lantzeko: Hiri Antolamendurako Plan Orokorra idazteko zerbitzuaren kontratua. Bihar bertan, Ogasuna eta Ondarea Batzordeak ere egingo du bilera, telematikoki, goizeko 11:00etan hasita. Hainbat gai landuko dira bertan: 2019ko kontu orokorraren onarpena, pumptrack pista egiteko kontratazio espedientea...