Astigarragako Emakumeon Plazako murala osatzeko herriko emakumeekin zenbait saio egin ziren martxoan, aipatu moduan, Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik. Covid-19aren hedapenari aurre egiteko piztutako alarma egoera dela eta, bertan behera gelditu ziren saio hauek. Hala ere, astelehenean hasi ziren berriro argazki saioekin, eta lehenengo parte hartzaileak Harituz elkarteko kideak izan dira.
Argazki saioetan aurretik izena emanda zutenek soilik har dezakete parte.
Guztira zortzi saio izan dira bertan behera geratu zirenak Koronabirusagatik, eta aforoa murriztu behar denez, oraingoan 11 saio egingo dira, jendea sakabanatzeko asmoarekin, eta segurtasuna bermatzeko.
Saio guztiak, hil honetan izango dira, hau da, ekainan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:30etara, eta arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Udalak jakinarazi du, egunak parte hartzaileekin zehaztuko dituela. Martxoko saioak, Erribera kultur etxeko aretoan egin baziren ere, oraingo honetan, kultur etxe zaharrean egingo dira, areto nagusian, hain zuzen.
Gainera, antolatzaileek, azaldu dute, «saioak kontingentziarako babes neurriak zorrotz beteta, eta 10 pertsonako taldeetan» egingo direla.
Saioetara eraman beharreko materiala
Hau da, saioetara eraman beharreko materiala: maskarila; kolore argiko arropak, koloretsuak, bolantedunak, zapiak; udarako arropak, manga motza, tiradunak, udako galtzak, gonak; jarduera edo kirol ezberdinetako arropak; norberarentzat garrrantzitsua den objekturen bat. Eta azkenik aipatu dute «jolasteko, beste emakumeekin aritzeko, konpartitzeko eta mugitzeko gogoa ez ahazteko».