Hirugarren saioa bihar, hirigintza genero ikuspegitik lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 27a, 10:42

Herritar guztiei irekia izango da, eta telematikoki egingo dute, 18:00etatik 19:30etan, Jitsi Meet plataformaren bitartez.

Hirigintza genero ikuspegitik lantzeko jarraituko dute bihar, Astigarragako Udalak jarritako hitzorduan. Hirugarren saioa izango da, eta arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara egingo dute. Joan den ostegunekoa bezala, telematikoki izango da biharkoa ere, Jitsi Meet plataforma erabilita. Parte hartu nahi duten herritarrek, helbide honetan sartu beharko dute: meet.jit.si/astigarragageneroikuspegitik.


Etxebizitza genero ikuspegitik nola garatu, biharkoan

Hirugarren saio honetan, herritarren ekarpenak jasotzeaz gain, landuko dute etxebizitza nola garatu daitekeen genero ikuspegitik, Projekta Urbesen eskutik.

Aurrekoak bezala, herritar guztientzat irekia izango da saioa, eta parte hartzeko, ez da inolako ezagutzarik izan behar hirigintzaren inguruan.

Martxoaren 11n egin zuten aurreneko saioa, 12 herritarrekin; eta maiatzaren 21eko bigarrenean, zazpi herritar izan ziren. Bietan, pertsona ezberdinek hartu zuten parte, Udalak azaldu duenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!