ipuin kontaketa

Ipuinaren ordua Apaxirekin eta bideo-dantza Iglesias eta Labaienekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 20a, 00:00

18:00etan hasiko da gaur ipuin kontalaria Hernaniko Udalaren YouTube kanalean eta webgunean eta 19:30etan, etzi, bideo-dantza.

Covid-19ak eragindako alarma egoera honen aurrean, kultur ekitaldirik ezin da egin Biterin. Hori horrela, Hernaniko Udalak, kultur programazio berezi bat antolatu du, maiatza eta ekaina bitartean egiteko,  «kultura hernaniarren etxeetara eramango dugu» azpimarratu du Udalak. 

Izan ere, kultur emanaldiak online ere eskaini daitezke, eta gaurkoan, Apaxi ipuin kontalariaren ordua izango da;  18:00etan eskainiko du online kontaketa. Etzi, ostiralean, bideo-dantza ikusteko aukera ere egongo da, Arantza Iglesias eta Jokin Labaienen eskutik, arratsaldeko 19:30etan 
Bi modu daude ikusteko, alde batetik Hernaniko Udalaren YouTube kanalean: https://labur.eus/X4K7o eta beste alde batetik, Hernaniko Udalaren webgunetik: https://labur.eus/X4K7o. Hemen, zuzenean ikusi daiteke:

Maiatzeko azken astean, Morau eta Xabi Solano
Hileko azken astean, bi emanaldi egongo dira, poesia Morauk eginda eta musika, Xabi Solanoren eskutik. Ekainean zehar emanaldiak ere egongo dira ekainaren 19ra arte.  

Erlazionatuak

Hernani Kultura programazioa, online

Kronika - Erredakzioa 2020 mai 08 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!