Udala

Hirigintza genero ikuspegitik lantzeko herritarren bigarren saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 20a, 00:00

Modu telematikoan, 'http://meet.jit.si/astigarragageneroikuspegitik' estekan  hirigintza ordenantza berritzeko gakoak landuko dira.

Bihar hirigintza genero ikuspegitik lantzeko herritarrentzat bigarren saioa antolatuko da modu telematikoan, 18:00etan, http://meet.jit.si/astigarragageneroikuspegitik estekan. Saio honetan Astigarragako hirigintza ordenantza berritzeko gakoak landuko dira, hau da, Astigarragan etxebizitzek, espazio publikoek, eraikinek... izan beharreko oinarrizko baldintza eta ezaugarriak.
Herritar guztion beharrak kontuan hartzea eta bizi-kalitate onena izateko baldintza egokiak jartzea da saio hauen helburua.  Herritarrekin lehen saioa, martxoaren 11n egin zen, eta bihar bigarrena egingo da. Oraingoan, Astigarragako hirigintza ordenantza berritzeko gakoak landuko dira.
Herritar guztion ekarpenak dira beharrezkoak, saioan parte hartzeko ez da hirigintzari buruzko inolako jakintzarik eduki behar. Herritar gisa, badakigu gure eguneroko erosketak egiteko, zaintza lanak aurrera eramateko, herrian erraz, denbora gutxian eta seguru mugitzeko... zer behar den eta zer ez; horretarako, espazio bakoitzak izan beharreko ezaugarri eta baldintzak zehaztu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!