Aztifemiak

Formakuntza ikastaroak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 19a, 00:00

Astigarragako Aztifemiak talde feministak  formakuntza antolatu du Harago aholkularitzaren eskutik eta Astigarragako udalaren  babesarekin. Gaur hasita, datozen bost astearteetan antolatu dira: gaur eta maiatzak 26, eta ekainak 2, 9 eta 16, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.Horietan, landuko dute komunikatzeko gaitasuna eta emakumeei zuzendutako ikastaroa da, «barne eta kanpo ahalduntzerako elkar ikasketa eremua». Zoom programa erabilita, in­ternet bidez egingo dituzte sa­ioak; eta parte hartzeko, izena eman behar da, aldez aurretik: aztifemiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!