Gaur hasiko dira aurrez aurreko arreta eskaintzen, Astigarragako udaletxeko zerbitzu askotan; baina horretarako, aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua, emailez edo telefonoz.
Aurrez aurreko zerbitzu hori, goizez bakarrik eskainiko dute, 09:00etatik 13:00etara, zitarekin joanda. Hitzordurik gabe doanak, udaletxeko harrerara joan beharko du, zita eskatzera.
Zehazki, honakoetan eskatu daiteke zita, aurrez aurreko arretarako:
-Harrera eta erregistroa: udala@astigarraga.eus edo 943 33 50 50
-Udaltzaingoa: udaltzaingoa@astigarraga.eus, 943 33 52 30 edo 699 487 587
-Hondakinen bulegoa: hondakinak@astigarraga.eus
-Gizarte Zerbitzuak: ongintza@astigarraga.eus edo 943 33 52 32
-Idazkaritza: idazkaritza@astigarraga.eus edo 943 33 52 34
-Zerga bilketa: zergabilketa@astigarraga.eus edo 943 33 52 31
-Hirigintza eta ingurumena: hirigintza@astigarraga.eus edo 943 33 52 41
-Obrak eta zerbitzuak: obraketazerbitzuak@astigarraga.eus edo 943 33 50 68
-Kultura eta euskera: kultura@astigarraga.eus edo 943 33 50 64
Aurrez aurreko zerbitzua jasotzeko, segurtasun neurriak hartu beharko dira. Udaletxeko sarreran bertan, gel hidroalkoholikoa eta maskarillak egongo dira, eta sartzean, eskuak garbitu eta maskarilla jantzita egon beharko da uneoro. Gainera, distantzia zaindu beharko da, seinaleak jarraituz; eta kartelei eta udal langileek emandako jarraibideei kasu egin behar zaie.