Formakuntza saioak antolatu ditu Aztifemiak talde feministak, bihar hasita, datozen bost astearteetarako: maiatzak 19 eta 26, eta ekainak 2, 9 eta 16, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Horietan, landuko dute komunikatzeko gaitasuna, Harago aholkularitzaren eskutik. Emakumeei zuzendutako ikastaroa da, «barne eta kanpo ahalduntzerako elkar ikasketa eremua».
Zoom programa erabilita, internet bidez egingo dituzte saioak; eta parte hartzeko, izena eman behar da, aldez aurretik: aztifemiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Plazak mugatuak dira.