Astigarragako Xaguxarrek jakinarazi du, herriko familien beharrak kontuan izanda eta egoerak bermatzen duena aztertuz, «betiko udalekuak ez dira egingo», hala ere, gaineratu dute, «zerbait» antolatuko dutela, baina oraindik ezin dutela jakin, «zer eta nola». Gauzak zehaztean, informazioa zabalduko duela aipatu du Xaguxar aisialdi taldeak. Udalekuez gain, Gazte kanpaldia (Garde) bertan behera uztea erabaki dute.