Konfinamendu egoera dela eta, martxoan eten zen tamaina haundiko etxe tresnen bilketa, baina 1.fasean sartuak gaduenez, asteartean berriro martxan jarri zen zerbitzu hau.
Ohiko eguna eta ordutegia mantenduko dira, beraz, hemendik aurrera, astearte goizetan jasoko dira ohi moduan, tamaina haundiko etxeko tresnak.
Utzi datiezkeen, objektu eta tresnak
Honako objektu eta tresnak dira utzi daitezkeenak; altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, arasak... Koltxoiak eta somierrak; Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak; telebista; aparatu elektroniko txikiak, hala nola, ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak...
Utzi ezin daitezkeen objektu eta tresnak
Utzi ezin daitezkeen tresna eta objektuak berriz honako hauek dira: eraikuntza-hondakinak eta obra-hondakinak; paletak; kristalak; komun-ontziak.