Astigarragako Aztifemiak talde feministak, formakuntza saioak antolatu ditu, Harago Aholkularitzaren eskutik, eta Astigarragako Udalaren babesarekin.
Saioen helburuak
Antolatutako saio hauek hainbat helburu dituzte, hala nola, komunikazio gaitasuna trebatzea, norbere plazan kokatzetik abiatuta, norbere izatearekin loturiko estiloa identifikatu, auto-ezagutza sakondu eta balio bereziak azalaraziz, eta komunikazio jarduera ahalduntzeko bidea izan dadin bitartekoak identifikatu eta praktikatzea.
Saio hauek, «eraginkortasunez eta konfiantzaz komunikatu nahi duten emakumeei» zuzenduta doaz, «bizitzaren eremu ezberdinei begira komunikazioa bere helburu eta desioen zerbitzura jarri nahi dutenak».
Saioak, noiz eta nola
Saioak, asteartean hasiko dira, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, bi ordukoak izanik. Eta datozen saioak, hilaren 19 eta 26an izango dira. Ekainean beste hiru saio ere eskainiko dira, 2, 9 eta 26ean, hain zuzen.
Zoom plataforma bidez eskainiko dira formakuntza saio hauek, eta Aztifemiek jakinarazi dute «interesa baldin baduzu animatu». Izena eman behar da parte hartzeko, izan ere, plaza mugatuak daude, beraz apuntatu nahi izanez gero aztifemiak@gmail.com helbidera idatzi.