Kultur programazioa

Lur Kortaren ipuin saioa, webgunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 00:00

Udalak atal berezia sortu du webgunean (www.astigarraga.eus) konfinamendu garairako, 'Haur eta familientzako aisialdia etxean' izenekoa, eta kultur programazio zabala eskaintzen ari da bertan, online. Dagoeneko, sukaldaritza tailerrak, magia eta antzerki ikuskizunak, esperimentu tailerrak, zirku tailerrak edota ipuin kontaketa saioak zintzilikatu ditu, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean arituta. Azkenekoa, atzo zintzilikatu zuen; dagoeneko ikusgai dago Lur Korta kontalariaren azken ipuin saioa. Besteak beste, Maori Txiki istorioa kontatu du. Baita lehengo asteko asmakizunaren emaitza eman ere!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!