Itxialdi egoeran haur eta familiak entretenitzeko zenbait jarduera eskainiko ditu Udalak. Adin eta gustu ezberdinetako haurrei bideratutako ekintzak izango dira.
Aurreko astean abiatu zen ekimena eta astero lau ikuskizun berri argitaratuko dira.
Itxialdiak dituen ondorio animiko eta fisikoak arindu nahian jarduera sorta bat eskainiko die Udalak haur eta familiei etxetik eta etxean dituzten tresnekin egiteko.
Udaleko webguneko haur eta familientzako aisialdia etxean atalean egongo dira bideoak ikusgai, eta Udaleko sare sozialetan ere jarriko dira astero bideoen estekak.
Astero lau bideo berri zintzilikatuko dira. Adin eta gustu ezberdinetara iristea izan da Udalaren asmoa, hori dela eta, gai ezberdinetako bideoak jarriko dira.
Sei jarduera ezberdineko bideoak eskainiko dira: sukaldaritza tailerrak, ipuin kontalariak, esperimentu tailerrak, magia, zirku tailerrak eta diskofesta.