Nerabeen artean, 'zeinek asmatu gehien?'

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 15a, 00:00

Konfinamendurako programa bereziarekin jarraitzen du Astigarragako Gaztelekuak, eta gaurtik igandera ere, izango dituzte ekintza gehiago, sare sozialetan: gaur Zeinek asmatu gehien? jolasean arituko dira, bihar Gazteskulanak egingo dituzte, eta etzi Badakit jolasa izango dute. Astebururako, berriz, pintxo lehiaketa eta Gaztezinema prestatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!