UDALA

«Behar fisiologikoak egiteko behar den denbora», animaliak paseatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 1a, 00:00

Konfinamendu egoera ezartzeko martxoaren 14ko dekretuari jarraituz, Udalak konpainiako animaliekin zer egin argitu zuen pasa den astean.

Martxoaren 14ko Errege Dekretuak jarritako konfinamendu egoerak konpainiako animaliei nola eragiten dien zehazteko Animalien Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak hainbat gomendio eman zituen, eta Udalak horien berri zabaldu zuen pasa den astean.

Era berean, azpimarratu zuen «dauden ebidentzia zientifikoen arabera, animalia domestikoek ez dutela koronabirusa jasaten eta transmititzen».

Paseo laburrak

Animaliak ukitu edota paseatzera atera ondoren, eskuak garbitu, eta aurpegia ukitzea saihestu behar da. Era berean, animalien hanketako kuxinak eta isatsa gel desinfektatzailearekin garbitzea gomendatzen da. Paseoak «behar fisiologikoak egiteko behar den denbora» hartu behar dute, inorekin kontakturik izan gabe. Berdin, kaleko katuei janaria emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!