DBH Orain

DBHren aldeko giza katea, balkoietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 28a, 00:00

DBHren aldeko giza katea egitekoak ziren bihar, Foru Plazan elkartuta. Baina osasun alarma egoera dela eta, balkoietan egitea erabaki du DBH Astigarraga Orain taldeak. Horrela, balkoia berdez apaindu, eta eguerdiko 12:00etan kamixeta berdeak jantzita ateratzeko deia luzatu dute, balkoitik balkoira giza katea osatzeko. Abestia ere sortu dute; ikusi hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!