Koronabirusa dela eta, etxeetako hondakinak kudeatzeko, Osasun Ministeritzaren gomendioei jarraituz, eta baita San Marko mankomunitateak hartutako neurriei dagokienez, zenbait jarraibide jaso ditu Astigarragako Udalak.
Gaixorik dauden pertsonen hondakinak, Osasun Ministeritzak ohartarazi duenez, gaixoen hondakinen poltsak errefusaren edukiontzian baino ezingo dira utzi, eta «erabat debekatuta dago» gaikako bilketarako edukiontzietan uztea, baita edukiontzien inguruan ere. Hori dela eta, alarma egoerak irauten duen bitartean errefusaren edukiontziak egunero egongo dira irekita gaixorik dauden pertsonen zerbitzura.
Garbiguneak
Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Atotxa-Errekako garbiguneak itxita egongo dira, herritarrei bideratutako zerbitzua eskaintzen duten heinean.
Furgoneta ibiltaria
Etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen furgonetaren zerbitzua bertan behera geratu da.
Zabortegiak
Erabiltzaileentzat soilik daude zabalik. Herritarrentzat ez.