Egun bizi dugun egoera dela eta, baserriko produktuak herritarrengana iritsi ahal izateko Baserriko plaza ekimena jarri dute martxan. Hori dela eta, baserrikoplaza.eus web orrialdea sortu dute. Interneteko webgune honen bidez, baserritarrek beraien produktuak saldu ditzazkete.
EH kolektiboko hainbat baserritar eta eragile elkartu dira baserritarren produktuen salmentari bizi duten egoera berezi honetan irtenbidea eman nahian.
Tokiko baserritar txikiengana ere zabaldu nahi lukete ekimena, argia da zabaldu nahi duten mezua: «balia dezagun egoera hau denok indartzeko».
Horretarako web orrialde bat martxan jartzen ari dira: baserrikoplaza.eus. Bertan baserritar txikiek salgai jarriko dituzte beraien produktuak. Azaldu dutenez logistikoki ahalik eta modurik sinpleenean antolatuko dira: herri edo eskualdeka, dagoeneko sortu diren zaintza sareen bidez edota sortuko dituzten beste modu eraginkorrenen bidez.
Informazio gehiagorako: baserrikoplaza@gmail.com edo 688 67 70 20 zenbakira deitu.