Lokala itxi du Astigarragako Gaztelekuak ere, baina sare sozialen bitartez jarraitzen dute zerbitzua eskaintzen, egunotan. Horrela, Instagram eta whatsapp bidez, egunero luzatzen diete proposamena nerabeei, zenbait ekintzatan parte hartzeko: sukaldaritza, eskulanak, mahai jolasak... Eta Skype bidez ere, hezitzaileekin taldean hitz egiteko ordu batzuk ezarri dituzte. «Itxialdia denontzat ari da gogorra izaten, eta nerabeei egoera hau arintzen saiatzen ari gara», diote.
Bestalde, jakinarazi dute, oraingoz bertan behera geratuko direla Aste Santuko egitarau bereziaren barruan antolatuta zeuzkaten irteerak. Hori horrela, horietarako izenematea itxi dute, eta gurasoei eskatu diete, ordainketarik ez dezatela egin.