Gaurtik aurrera, 'Egunean 5' galdera, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 16a, 00:00

Alarma egoera honen aurrean, etxean gelditzeko kanpainarekin bat etorri da Mundarro. Hori dela eta, egunean 5 galdera egingo ditu Mundarrok bere instagram kontutik, astigarragakomundarro. Galderak, Astigarraga, Mundarro eta kirolari buruzkoak izango dira. Antolatzaileek adierazi dute sari ugari egongo direla irabazleentzat, hala nola, sudaderak, poloak, motxilak, eta beste hainbeste. Beraz, parte hartzeko deia luzatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!