UDALA

Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindu du, Astigarragako Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 19:00

Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindu du udalak. Beste hainbat instalazio ere itxi egin ditu: herri eskolako patioa, pilotalekua, poligonoko kantxak...

Covid-19 edo  Koronabirusa geldiarazteko neurrien haritik, Astigarragako Udalak agindu du ostalaritzako establezimenduak, elkarte gastronomikoak (Gure Izarra, Ergobiako elkartea) eta Oialumeko eta Perurenako auzo biltokiak ixteko.

Horrekin batera, instalazio hauek ere itxi egin ditu: pilotalekua, poligonoko kantxa eta Herri Eskolako patioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!