Koromanirusa

Biharko antzerkia eta Irradaka dantza bertan beherra geratu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Astigarragako Udalak ostegunean hartu zituen erabakiek, kultur agendan gertuen zeuden bi ekitaldiei eragiten diete lehenengo. Honela, biharko iragarrita zeuden Mari eta gaileta fabrika antzerkia eta Irradaka dantza bertan behera geratu dira, kultur agendako beste ekitaldi guztiak bezalaxe. Antzerkia familiarra zen, eta Irradaka dantza Astigar dantza taldeak antolatu eskaini behar zuen. Borobilean, eskutik helduta, egiten den emakumeen dantza da. Udaberria eta haziak ereiteko garaia ospatzen da dantzatuz, eta bitartean abestu ere egiten da. Euskal Herriko herri askotan egiten da, eta adibidez, Hernanin San Joanetan egiten den Kantaita dantza Irradaka bat da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!