IRTEERA

Santiomendiko sagardo bidea, atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Bihar egitekoa zen Lourdes Odriozolak gidatuta bertako baserrien historia azalduz ibilaldian zehar.

Santiomendiko sagardo bidea esploratze aldera ibilaldiak antolatzen ditu Sagardoetxeak, baina biharkoa bertan behera geratu da, Astigarragako kultur agendan zegoen egitarau guztia bezalaxe, koronabirusaren krisia dela eta. Martxoaren 29an egitekoa zen baita ere, baina hori ere oraingoz ez da egingo. Hala ere Sagardoetxeak urtean zehar antolatzen du ibilaldia eta seguru aurrera begira egin daitekeela.

Urtean zehar egiten dira
Lourdes Odriozola Sagardoetxeko historialaria izaten da gidaria eta izen-ematea info@sagardoetxea.eus webgunean eta 943 55 05 75 egin daitezke. Euskeraz eta gaztelaniaz ematen dira ibilaldian azalpenak.

Paisaia naturalaz gozatzen den bitartean. Ibilbideak 6,5 kilometrako distantzia eta oinez hiru ordutako iraupena dauka.

Ibilbideak zortzi geldialdi tematiko dauzka eta sagardoaren kulturaren bitartez, Astigarragako eta Santiagomendiko baserrien historia, bertako biztanleen bizimodua eta Gipuzkoako Santiago Bidearen punturik esanguratsuena ezagutuko dira. Ibilbideak duen gauzarik onenetakoa Santiagomendiko ermitatik dauden kostarako paisaia zoragarriez gozatzea da, baita sagasti eta sagardoa elaboratzen zuten dolare baserrietan zehar paseatzea.

Geldialdiak gidaren azalpenekin ibilbidearen puntu hauetan egiten du: Boterea geldialdia (Plazaetxea); Baserriak geldialdia (Goikoetxea baserria); Sagardoa eta itsasoa geldialdia (Santiagomendiko ermitaren ingurua); Paradisua geldialdia (Santiagomendiko ermita); Gainbehera geldialdia (Ermaña); Berpizkundea geldialdia (Buenavista); Txotx-aren erritua geldialdia (Artola landetxea); eta Etorkizuna geldialdia (Izaskun­ -go harrobia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!