Erreportajeak

«Tramoan kronometroak zero markatzen duenean, gainontzekoak bost axola, zu zurera zoaz»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 18a, 02:00

Txikitatik izan du gustuko Iturbek Rally mundua, anai­arekin eta bere lagunekin tarteka igoeraren bat ikustera joaten zen. Hala ere, argi utzi du, Xemark Iriondo bere biko­te bihurtu zenetik, mur­gildu zela benetan moto­rraren mun­du honetara.  Eta talde aparta osatzen dute; Iriondo bolantean eta Iturbe ondoan, datozen jarraibideak «kanta­tzen». 


Etxekoen eta ingurukoen gertutasuna

Iturbek adierazi du, beti izan duela inguruko laguntza,  «lagunak beti joaten dira ka­rre­retara animatzera». Etxe­­­­­an ere animoak jasotzen dituela azpimarratu du, anai­a­­­renak espreski. 

Aurreko urtean izan zen Iturberen debuta, eta guztira 8 bat lasterketetan hartu du parte. Iriondok berriz, badara­matza 7 bat urte Rallyen espa­zio honetan. Aurtengo tenpo­radan geldi­rik daude. Iturbe, Ingenieritza Mekani­­koa ari da ikasten eta adierazi du ordu asko igaro behar dituela paper eta apunte artean, denbora mordoa kentzen diola azpima­rratuz. «Enuen auke­rarik en­tre­na­tzeko, ezta lasterketetara joa­teko. Xemark bera ere ikus­teko astia juxtu-juxtu atera­tzen nuen».


Iturberen debuta

Goierrin izan zen burutu zuen lehen lasterketa, Ordizian. Eguraldi txarra tokatu zitza­ien, «izugarrizko zaparradak egin zituen, eta gainera gau­­aldera burutu zen lasterketa». Hala ere, egoera klimatologiko kaxkarrak, ez zituen Iturberen gogoak itzali. Oraindik ere oso sentsazio positiboak dauzka bere debu­taren inguruan, «nire lehen lasterketan, oso gustura aritu nintzen».


Lasterketa aurretik, zer sentitu?

Hasierako momentuak oso urduriak izan ohi dira, eta Iturbek adierazi du, hankak dardarka izaten dituela. Hasie­rako momentua gehi­ago gustatzen zaiola ere aipatu du, adrenalina gehiagoko uneak direlako nonbait. «Tramoan kronometroak zero markatzen  duenean, bazoaz, eta gainon­tzekoak bost axola, zu zurera zoaz». 


«Entrenamenduak»

Rallyko lasterketa antolatzen dutenak, tramoan bertan jartzen dira astebete lehenago, jendeak entrenatzeko eta ibilbideari buruzko datuak hartzeko. Hala ere, fitxa bat bete behar da, parte har­tzaileek egindako tramo kopurua kontrolatzeko egiten dute gehienbat. Gehienez, lau pasada egin daitezkeela adierazi du  Iturbek,« tramotik igarotzen zaren bakoitzean, fitxatu egiten zaituzte». Lau tramo baino gehiago eginez, zigorrak daude. Hala ere, entrenamendu libreak egitea uzten duten Rally lasterketak ere badadue. Itur­bek azpima­rratu du, norma­lean kontro­latuta iza­ten direla gehienak, eta  gehi­enez 4 saio egin daite­z­kela. 

Garaiak asko aldatu direla dio Iturbek, «lasterketa bakoitzean hamar bat neska elkartzen gara».

Esfortzuak

Rallyetako munduak, hainbat eta hainbat esfortzu dakartza, eta haietako bat ekonomikoa da. Auto batek jarraipen bat behar du, eta lasteketetarako bada, are gehiago. Orduak eta orduak pasa dituzte Iturbek eta Iriondok, autoa konpon­tzen eta xehetasun guz­ti­ak jartzen. Iturbek adierazi du, berez, auto baten mante­nimen­dua ez dela hain zaila; olioa aldatzea eta ezer gutxi­ago. Bikotekidearen kasu­an, Iri­ondo «kapritxosoa» dela aipa­tu du Iturbek, eta horrek noski gastu gehiago dakar­tzala. Hala ere, Iturbe bere «saltxan» gustura. 

Autoak dakartzan gastuez gain, lasterketetan apunta­tzeagatik ordaindu egin behar da, 120-150 euro inguru, kilo­metro kopuruaren arabe­rako prezioa dute. Hori dela eta, Iturbe eta Iriondok zortzi bat karrera egin zituzten, aurreko urtean, «poltxi­koak ez digu gehia­gorako uzten». 


Emakumeak Rallyetan

Iturbek dio, denborak eta garaiak asko aldatu direla. Gaur egun, bere inguruan, Rallyetan kopiloto gisa aritzen diren neska asko daudela, «lasterketa bakoitzean hamar bat neska elkartzen gera», eta noski horrek poztu egiten du Iturbe. 


Kopiloto izatetik, piloto izatera

Argi utzi du Iturbek, jende askok galdetu diola, kopiloto izatetik piloto izatera pasa nahi al duen, eta berak honakoa dio, «ez dut aukera hori deskartatzen». Iriondoren autoarekin ibiltzen dira laster­ketetan, eta horrek ere atzera botatzen du kopilotua, ez baita bere autoa. 

Datorren urtean, jardu­naldi osoa egiteko asmoa dau­kate, bikote moduan. Ingu­ruko las­te­r­­ketetan parte har­tzeko as­moz eta gogoz daude. Beraz, hurrengo denbo­raldi­rako mo­to­­­rrak berotuz doaz pixkanaka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!