Elkarrizketak

«Herrian sekulako ilusioa dago, eta badaukagu irabazteko aukera»

Ez da nolanahiko eguna bihar­koa, Astigarragarentzat: esku pelotako Herriarteko Txapel­ke­taren finala jokatuko dute, Donostiako Atano III frontoian, Azpeitiaren kontra. Arratsal­de­ko 16:30etan hasiko dira par­ti­duak, ohiko ordenean: kadete­e­na aurrena, jubenilena ondo­ren, eta nagusiena azkenik.

Azpeitia aurreko lau urte­e­tako txapeldun izanagatik ere, irabazteko aukera ikusten du­te astigartarrek, Jokin Santxezen hitzetan: «kadeteetan erdi eta erdi daude aukerak; eta gau­zak ondo eginez gero, partidua aurrera atera dezakete Eñaut eta Ekain Lizeagak. Egiguren eta Elosegi azpeitiarrak oso onak dira, baina gureak ere bai. Partidu hori klabea da gure­tzat, oso garrantzitsua, jakinda ju­be­niletan dau­ka­gu­la zailena», dio senior mailako atzelariak.

Aimar Mujikak eta Ganix Urdangarinek jokatuko dute bi­garren partidu horretan, Al­ber­di eta Larrañagaren kon­tra. Eta Mujikak berak onartu du, «oso zaila» daukatela. «Baina edozer gerta daiteke», gaine­ra­tu du Santxezek: «kantxara ate­­ratzean, jokatu egin behar da, eta ea zer gertatzen den».


Nagusien partiduan, dena jokoan?

Litekeena da, nagusien maila­ko partiduan dena jokoan ego­tea. Hala uste du Mujikak: «ka­deteetan gu gara faborito, eta jubeniletan haiek. Nagusiena borrokatua izan daiteke, eta be­raz, badauzkagu aukerak, txapeldun izateko».

Oso parekatua ikusten du nagusien partidua ere, Jokin San­txezek berak. Hodei Expo­si­to eta biak ariko dira, Ape­ze­txea eta Murgiondoren kon­tra: «oso ondo ezagutzen ditugu. Nik bi-hiru urtez jokatu dut Apezetxearekin batera, Amez­ke­tan; eta Murgiondoren kon­tra makina bat aldiz joka­tu­ta­koa naiz. Hala ere, ezagutu bai, baina gero, egun guztiak ezberdinak izaten dira... Ea zor­te pixka bat daukagun, eta ondo jokatuta partidua irabaz­ten dugun». 


Duela hiru urteko «arantza txikia» ateratzea, asmoa

Hain justu, Azpeitiaren kontra jokatu zuen orain arteko final bakarra, Astigarragak, duela hiru urte: «ea oraingoan ate­ra­tzen dugun arantza txiki hori. Orduan, jubenilena 20-22 eta na­gusiena 19-22 galdu geni­tuen, oso gutxigatik, eta pena ge­ratu zitzaigun, baina gusto­ra geratu ginen egindako la­na­­rekin. Ea oraingoan ere lor­tzen dugun hori, gustora geratzea, emaitza edozein dela ere», dio Jokin Santxezek.

Azpeitiaren indarra nabar­men­du du astigar­ta­rrak: «tal­de sendoa dira. Pal­ma­­resa begi­ra­tu besterik ez dago; azke­ne­ko lau txapelak lortu dituzte, eta hori ez da lor­tzen talderik gabe. Klub be­za­la, gauzak ondo egiten dituzte, eta horrek bere fruituak ematen ditu».


Sarrerak salgai, Ikatzan, Txikin eta Sagartxon

Santxezek berak adierazi du, «ilusioa» nabari dela herrian: «herrian sekulako ilusioa dago. Azpeitian ere hala izango da, baina gure kasuan, historiako bigarren finala besterik ez da. Uste dut astigartar asko joan­go direla frontoira».

Horretarako, sarrerak sal­gai daude, Astigarragan ber­tan, hiru tabernatan: Ikatzan, Txi­kin eta Sagartxon. Kan­txa­ko aul­kiak 10 euro dira, eta au­rre­neko solairukoak, 5 euro.

Eta hiru horietan eman dai­teke izena, baita ere, finalaren ondorengo afarirako. Petrite­gin izango da, irabazi edo galdu, lortutakoa ospatzeko.