Elkarrizketak

«Gobaralariek arropa garbitzen zuten eta bizitzan garbitzen dugunaren metafora da 'Ur gardena'»

Astigarragak eskultura berezia, nortasun handia duena eta herriari ematen diona edukiko du laster; Ur gardena eskultura. Eta bere egilea esperientzia eta ibilbide luzeko artista da, Maria José Laca­dena eskultore oriotarra. 

Andre Gobaralarien Par­ke­an egongo da txertatua Laca­denaren Ur gardena eskultura. Donostian bizi den artista oriotarrak ur gardenaren kontzeptuaren garrantzia azpimarra­tzen du bere lan honetan. «Arro­­pa zikina garbitzen dute goba­ralariek eta metafora bat da pertsona gisa bizitzan garbitzen dugunarena. Sorkun­tzak misterioa du, artista ha­rritzen duena. Garatzen doan ideia batetik abiatzen zara eraldatze prozesu desberdinetatik igaroz, gu bezala hazten edo sortzen doazenak».

Ur gardena eskultura instalakuntza bat da, «pieza edo atal desberdinak jartzen direlako eremuarekin erlazionatuta dau­­denak» dio Lacadenak.

Ur gardena eskulturarekin Maria José Lacadena eskulturgile oriotarrak landu duena da «memoria nola eraman eskul­tura lan batera».  «Asko erakarri ninduen proiektuak, emakumeak zirelako, eta ikusita zer eta nola egiten zuten lan. Asko hunkitu ninduen gobaralariaren irudiak uretan, iba­ian, sartuta belaunetaraino. Indar haundia du irudi horrek eta balio gutxi ematen zi­tzaien. Interesgarria iruditu zitzaidan emakume horiek gogoratzea».


Lanerako erabiltzen zituzten elementuak osatzen dute eskultura 

Eskultura, elementu desberdinez dago osatuta, tamaina natu­ralean. Bi metro hartzen ditu gehienez elementu nagusiak. «Lanerako erabil­tzen zi­tuzten elementuak har­tu ditut kontuan: garbitzeko mahaia dago bere lau hankekin; baldea, hori erabiltzen baitzuten nekearekin arropa garbia edo zikiña eramateko alde batetik bestera; eta arropa bera: al-kan­dorak, galtzak, maindireak? Erraz ikusi nuen elementu hauek nola txertatu». Maria José Lacadena konturatu zen pertsonaia nagusia, gobaralari edo lavandera, ez zegoela bertan irudikatua.  «Ho­nek buru­haus­te asko sortu zizkidan, emakumearen silueta soil bat jartzeari uko egiten nion. Buel­ta asko eman nizkion buruari, uztekotan ere egon nintzen, baina azkenean bilatu nion txertatzeko modua. Emaku­meak uretatik garbitutakoa ateratzen zuen elipse moduan as­tinduz. Mugimendu horrekin labaderoarekin osa­tzen da irudia».


Elementu guztiek dute esanahaia

Bestetik garrantzitsua iruditu zitzaion Lacadenari emakumeak egiten zuen esfortzua zen­tra­tzea gobaralariaren siluetan. «Horregatik dago txertatua astoan (kaballetearekin), uretan eta bere bu­ruan,  leunki moztu eta ateratzen delarik egi­turatik mugimendua irudikatuz. Baldea ez nuen nahi bal­­de huts bat izatea. Beste era ba­tera irudikatu nahi nuen eta espiral bat sortzen da, berez ez da balde bat zehatz mehatz. Arropa da literalki egin dudan elementua. Arro­pak be­la­rretan zabalduta dau­de eta lo­re txuriak ageri dira gal­tza ho­­rien errepresentazio bi­zi be­za­la; jaio eta hiltzen den bi­zi­tza, loreei gertatzen zaien bezala urtaro desberdinetan, baina txu­­riak dira arropa txuria delako, garbitasunaren is­la­da».

Erabili den materiala al-tzairu erdoilgaitza da. Kasu ho­netan egokia iruditzen zitzai­dan. Objektuak bezala arina de­lako txapa. Hori interesgarria iruditzen zait eta bestetik egokia da txaparen distirak  ura gogoratzen digulako. Erre-ferente egokia iruditzen zitzaidan. Eta azkenik harriak uretatik atera ditut. Insta­lakuntza aurkitu egingo dugu tamaina naturala duelako eta hor ha-rriak ikusiko ditugu berezko tamainan. Ura iradokitzen di-gute harriek eta denboraren iga­rotzea harrien lehuntasunarekin, denborak gastatu eta gero. Denbora eta lekua harri-ek irudikatzen digute».  


Lekuak ere garrantzia du

Zorione Etxezarraga alkateak azpimarratu du oroimena be­rres­kuratuko dela leku ezin ego­kiagoan. «Egiten zen egu­ne­roko lan gogor hori gogora­tzeko eta gure historiaren par­te bat denez, gure oroimenarekin batera, zer leku hobeagoa hori jasotzeko Urumeako Ibai Parkea, eta zehatz-mehatz, An­dre Gobaralarien Parkea baino eskultura bidez».

«Ur agentziak ez du edozein lekutan ezer kokatzen» dio Zorione Etxezarragak eta goikaldeko leku urbanizatuagoan joango da Maria Jose Laca­denaren Ur gardena eskultura. 

Aisialdiko gune horretan emakumeen lan hura gogoratuko da. Garai batean ordu askotako lana zen emakume­en­­tzat. Loiolan ere badago beste an­tzeko bat eginda, baina «beste zerbait nahi ge­nu­en egin», Etxezarragaren hi­tze­tan. «Egin nahi genuen inguruarekin harremanetan eta armonian egongo zen zerbait. Pa­sa den urtean hasi zen lanketa eta partida bat gordeta ze­goen. Kasu honetan, aurten egin ahal izan dugu eta lau pro­posamen aurkeztu dira eta erabaki zen Maria José Laca­denaren lana aukeratzea». 


Aho batez onartu zen Maria José Lacadenaren proiektua

Aho batez aukeratu zuten Laca­denaren proiektua Udaleko kul­­­­­tura batzordean, aitortu zu­en Urkiri Salaberria zinegotzi­ak, aurkezpenean. Maria José Lacadena ez da bakarrik proi­ek­tuan lanean ari­tu, baizik ema­kume horiek bezala parekotasun hori isladatzen du eta kontuan hartu da. Zaila da hortik bizi den ema­kumea aur­ki­tzea, ia denak gizo­nez­koak di­ra. Es­kul­turaz gain bere ibilbidea irakaskuntzan egin du. Es­te­ti­koki erakargarria eta era berean didaktikoa izatea lor­tzen du. Infor­mazioa pilatu du eta ele­­mentu bakoitza ikustean oso didaktikoa dela kon­tura­tzen zara. Estetikoki hobekien bete­tzen zituen gure na­hiak eta garapena ere ego­kiena zen».