Elurra

Zozomikoteak iritsi dira, elurrezko oihal zuriarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 2a, 00:00
Elurrak zurituta esnatu zen Arano, astelehenean.

Martxoko azken egun eta erdiei eta apirileko aurreneko egun eta erdiei esaten zaie Zozomikoteak. Udaberrian sartuta ere, negua oraindik egin dezakeela gogorarazteko egunak izaten dira, eta aurtengoan bete-betean bete da usadioa. Astelehenean elurrak zurituta esnatu ziren Eukal Herriko eta Urumea bailarako hainbat txoko. Aranon irudi ederrak utzi zituen oihal zuriak, eta bideoan ikusi daitezke:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!