Igandea, ekainak 28

12:30
14:00

Kitadelpare eta Zapotxin parrandan elkarrekin

Erribera kulturgunea, Astigarraga | Ikuskizunak

Astigarragako txaranga, Zapotxin eta Maripanpalona pailazoek elkarrekin osatutako ikuskizuna.  Guztiak prest daude herriko kaleak musikaz eta kolorez betetzeko. Haurrekin eta haurrentzat osatuko dugu txaranga, musika eta antzerkia uztartuz.

Kitadelpare eta Zapotxin parrandan elkarrekin Erribera kulturgunea

Astigarragako txaranga, Zapotxin eta Maripanpalona pailazoek elkarrekin osatutako ikuskizuna.  Guztiak prest daude herriko kaleak musikaz eta kolorez betetzeko. Haurrekin eta haurrentzat osatuko dugu txaranga, musika eta antzerkia uztartuz.

09:00

Geuretik Sortua egitasmoaren erakusketa

Erribera kulturgunea, Astigarraga | Erakusketak

Udalbiltzaren “Geuretik Sortua” egitasmoak hirugarren aldia du. Bi urtez luzatzen da: lehenengoan, sormen-egonaldiak egiten dituzte lau alorretako sortzaileek (literatura, komikigintza, antzerkigintza eta zinemagintza) eta bigarrenean, ezagutarazten dute sortutakoa. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan, horietako bat Erribera kulturgunean, eta erakusketa honetan  zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak egongo dira ikusgai.   

Geuretik Sortua egitasmoaren erakusketa Erribera kulturgunea