2026/06/26 - 2026/07/02 09:00

Erakusketak

Geuretik Sortua egitasmoaren erakusketa

Geuretik Sortua egitasmoaren erakusketa
Erribera kulturgunea, Astigarraga

Udalbiltzaren “Geuretik Sortua” egitasmoak hirugarren aldia du. Bi urtez luzatzen da: lehenengoan, sormen-egonaldiak egiten dituzte lau alorretako sortzaileek (literatura, komikigintza, antzerkigintza eta zinemagintza) eta bigarrenean, ezagutarazten dute sortutakoa. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan, horietako bat Erribera kulturgunean, eta erakusketa honetan  zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak egongo dira ikusgai.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!