Bilboko Zinegoak, LGTBIQ+, Nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko sei film labur eskainiko dira. Aurtengoan garrantzia eman zaio emakume sortzaileei eta gazteriari zuzendutako gaiei. Filmak ikusi bitartean ikusleek edaria hartzeko aukera izango dute. Jatorrizko hikuntzan gaztelaniazko azpitituluekin. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera doakoa.
Udalbiltzaren “Geuretik Sortua” egitasmoak hirugarren aldia du. Bi urtez luzatzen da: lehenengoan, sormen-egonaldiak egiten dituzte lau alorretako sortzaileek (literatura, komikigintza, antzerkigintza eta zinemagintza) eta bigarrenean, ezagutarazten dute sortutakoa. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan, horietako bat Erribera kulturgunean, eta erakusketa honetan zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak egongo dira ikusgai.