Baginaren bakarrizketak jatorri, adin, arraza eta maila sozial eta kultural desberdineko 2.000 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Elkarrizketa horietan, emakumeak beren sexualitatearekiko sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira. Baginaren bakarrizketak gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta, tarteka, izua adieraziko dute hiru aktoreek bakarrizketa horietan. Sare honetako ehunka emakumeri ahotsa jarriko diete, eta haiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jarriko dituzte. Egilea: Elve Ensler Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Aktoreak: Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Etxebarria, Intza Alkai Txalo produkzioak Sarrerak: abenduaren 4tik aurrera
Udalaren 2024ko egutegirako antolatutako argazki lehiaketan parte hartu duten argazkiak erakusgai egongo dira abenduaren bukaera arte. Egutegia abenduaren 18tik aurrera eskuragarri egongo da udaletxean, Erriberan eta Astiko merkataritza elkarteko dendetan.
4 urtetik gorakoentzako haur antzerkia. Sarrerak, Biteriko leihatilan edo on line kultura.hernani.eus webgunean
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |