2023/12/22 19:30

Antzerkia

Antzerkia: Baginaren bakarrizketak

Antzerkia: Baginaren bakarrizketak
Biteri, Hernani

Baginaren bakarrizketak jatorri, adin, arraza eta maila sozial eta kultural desberdineko 2.000 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Elkarrizketa horietan, emakumeak beren sexualitatearekiko sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira.

Baginaren bakarrizketak gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.

Umorea, samurtasuna eta, tarteka, izua adieraziko dute hiru aktoreek bakarrizketa horietan. Sare honetako ehunka emakumeri ahotsa jarriko diete, eta haiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jarriko dituzte.

Egilea: Elve Ensler

Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi

Aktoreak: Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Etxebarria, Intza Alkai

Txalo produkzioak

Sarrerak: abenduaren 4tik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!