Umorez betetako emanaldi gordina. 2013Ko martxoan, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia iritsi da. Haien arteko elkarbizitzaren lekuko izango gara lan honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Lehen pertsonan idatzitako lana da Kanpora sartzen. Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren kontuak azaltzen dituena. Zuzendaria: Aitziber Garmendia Mendizabal Egilea: Xabin Fernandez Zubeldia Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar Aktoreak: Xabin Fernandez Zubeldia, Intza Alkain Ibarguren Txalo Produkzioak Sarrerak: azaroaren 13tik aurrera
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |