2023/11/28 19:30

Antzerkia

Antzerkia: Kanpora sartzen

Antzerkia: Kanpora sartzen
Biteri, Hernani

Umorez betetako emanaldi gordina. 2013Ko martxoan, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia iritsi da.

Haien arteko elkarbizitzaren lekuko izango gara lan honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

Lehen pertsonan idatzitako lana da Kanpora sartzen. Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren kontuak azaltzen dituena.

Zuzendaria: Aitziber Garmendia Mendizabal

Egilea: Xabin Fernandez Zubeldia

Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar

Aktoreak: Xabin Fernandez Zubeldia, Intza Alkain Ibarguren

Txalo Produkzioak

Sarrerak: azaroaren 13tik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!