Sarrera: 10 euro Izen-ematea: 695752994/ 652701553 martxoaren 16ra arte. Antolatzailea: Astigarte elkartea Nagore Olarra artistak irudiak eraikitzeko beste modu bat erakutsiko du, orbanen eta lerroen arteko harremanak landuz eta kolore eta formen konposizioetan oinarrituz.
Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Zuzendaria: Dora Cantero Musika: Fran Lasuen Aktorea: Nerea Ariznabarreta Musika zuzenean: Maider López Teatro Gorakada Adina: + 3 urte Iraupena: 50 min. Sarrerak: martxoaren 1etik aurrera
Miren Gojenola eta Asier Hernandez Komedia Sarrera: 10 euro / 5 euro (-18 urte) Maik eta Joseluk, Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Totok maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har. Mafalda Bellidoren Chucho antzerki testuaren egokitzapena euskarara. Max Sarietako finalista Egile Berri Onenaren atalean (2019).
Argazki lehiaketa, Hernaniko Gaztelekuan Gaia: 'Udaberria' Bidali argazkiak 'gaztelekua@hernani.eus' helbide elektronikora, edo Gaztelekura eraman
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |