2023/03/18 12:00

Antzerkia

Haur antzerkia: 'Kelonia eta itsasoa'

Haur antzerkia: 'Kelonia eta itsasoa'
Biteri, Hernani

Ilargirik gabeko gau batek jaioko da dortoka txikia hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.

Abesti itxurako bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak, beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.

Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.

Zuzendaria: Dora Cantero    

Musika: Fran Lasuen     

Aktorea: Nerea Ariznabarreta     

Musika zuzenean: Maider López

Teatro Gorakada

Adina: + 3 urte     

Iraupena: 50 min.     

Sarrerak: martxoaren 1etik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!