Datorren urriaren 11n, Kronikaren aldeko jaialdia antolatu dugu laugarrenez Galarreta frontoian eta 4 gonbidapen bikoitz dauzkagu zozketan!
Jaialdi honetan, Erremontista profesionalen arteko txapelketa izango dugu ardatz. Bertan izango dira Barrenetxea, Urriza, Juanenea, Jabalera, Aldabe, Azpiroz, Zubiri eta Segurola.
Kirolari ez ezik, sagardoari ere protagonismoa emango diogu, gure bailarako ondare garrantzitsua den edariari. Joan den urtean sekulako arrakasta izan zuen sagardo dastaketak, eta hori ikusita, bailarako sagardogileen ordezkaritza oso zabala izango dugu aurten ere eta, nola ez, jatekorik ez da faltako.
Horrez gain, herri kirolak, bailarako sortzaileak eta beste sorpresatxo batzuk ere izango ditugu, beraz, parte hartu zozketan, zu izan zaitezke eta 4 irabazleetako bat!
Zorte on!
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.