Esnatu Naiz kabareta ikusteko 2 SARRERA BIKOITZEN Zozketa

Esnatu Naiz kabareta ikusteko 2 SARRERA BIKOITZEN Zozketa

Esnatu Naiz kabareta ikusteko 2 Sarrera bikoitz ditugu zozketan!

Noiz: Ekainak 29, larunbata

Ordua: 20:00etan

Non: Erribera Kulturgunea (Astigarraga)

Informazio gehiago: 2020an estreinatu zuen Andoni Mutiloa hernaniarrak berak sortu, zuzendu eta antzezten duen lan hau. Orduz geroztik 75 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte Euskal Herri osoan zehar. Generoa eta sexu aniztasunaren gaiak lantzen dituzte batez ere kabaret honetan, eta LGBTI+ Harrotasunaren Egunaren harira programatu dute Astigarragako emanaldia. 

Kabaret honetan nortasuna, generoa, eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen dituzte. Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den artista trans bat. Eta ikuskizun honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta egin nahi dute. 

 

- Kabaretaren trailerra ikusteko moduan duzue YouTuben.

- Berrian argitaratutako erreportajeak oso ondo azaltzen ditu ikuskizunari buruzko xehetasunak.

-EITB Kultura saioan emititu berri duten bideoak ederki laburbiltzen du gure kabareta zer den eta zergatik sortu dugun. 

- Informazio gehiago: www.elur.eus eta Elur Etxea (facebook eta instagramen). 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Agurtzane Rama Uria - -
ISABEL Mª LUNA GARCIA - -