Bihar hasiko da Binakako Txapelketa, Galarretan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia, eta txapelketako hiru partidu jokatuko dira, bailarako lau erremontistarekin.

Hastera doa erremonteko Binakako Txapelketa, eta edizio berezienetakoa da aurtengoa, azkeneko torneoa baita Galarretan, Oriamendi enpresaren 16 urteko ibilbidean.

Bihar jokatuko da aurreneko jardunaldia, arratsaldeko 16:30etan hasita. Txapelketa nagusiaren bi partidu jokatuko dira bertan. Jaialdiko bigarrenean, Endika Barrenetxea hernaniarra ariko da, Aimar Jabalera lagun duela, Ander Goikoetxearen eta Xabi Azpirozen kontra. Eta hirugarrenean, aurrez aurre izango dira Aitor Aiestaran hernaniarra eta Aritz Zubiri goizuetarra, atzeko koadroetan. Aiestararenek Josetxo Ezkurra izango du aurrelari, eta Zubirik Kemen Aldabe.

Bigarren mailako partiduarekin hasiko da jaialdia, eta Julen Deskarga hernaniarrak jokatuko du, Jokin Ugarterekin batera. Imanol De Rueda 'Martixpe' eta Joseba Goikoetxea izango dituzte kontrario.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!