Hernaniko eta Astigarragako 2027ko udal egutegiak prest daude. Astigarragakoaren argazki lehiaketa irabazi du Alfredo Ruizek, 'Emakumeak eta kirola' albumarekin. Guztira zortzi parte hartzaile izan ziren. Sariei dagokienez, lau egile izan dira sarituak, Alfredo Ruizek 2.000 euro jaso ditu. Bigarren saria banatu dute Maria Gilek eta Maite Olaziregik (bakoitzak 150 euro). Eta hirugarren saria Arbil Iciarrentzat izan da, 150 eurokoa.
Abenduaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango da egutegia, doan, Erribera kulturgunean eta udaletxean.
Hernaniko udal egutegiaren kasuan, bihartik aurrera hasiko da Udala aleak banatzen. Herritarrek eskuratu ahalko dituzte Herritarren Harrera Zerbitzuan, Plazara gunean, Biterin eta Kulturarteko Plaza Feministan, agortzen diren arte.
Maitane Gartziandiarena da ilustrazioa, eta Santa Barbarako parajea du protagonista.