Sagardo lehiaketarik izan da bailaran pasa diren asteetan. Zehazki, azaroaren 7an Elur-Txori Elkartean izan zen bat (43garren edizioa), eta urriaren 24an Xalaparta Elkartean bestea (30garren edizioa izan zena). Hainbat herrietako sagardotegien parte-hartzea izan zuten biek, baina txapeldun bana soilik egon daiteke: Alorreneak irabazi zuen Xalapartakoa (podiuma osatu zuten Itxasburuk eta Eulak, hurrenez hurren), eta Iparragirrek Elur-Txorikoa (Elorrabi bigarren eta Itxasburu hirugarren).
Xalapartan izan ziren, gainera, Andoni Rekondo eta Andoni Mugika bertsolariak, «giroa, txantxa eta festa» jartzen.
Bestalde, Elur-Txorin mus txapelketa antolatu dute, etzi hasiko dena eta asteazkenero jokatuko dena.
