Etxean, bailarako hiru futbol talde nagusiak

Julen Borreguero Fernandorena

Gaur ariko dira Hernaniko mutilak, 15:30etan, eta jarraian neskak. Mundarroren txanda, bihar arratsaldean.

Etxean jokatuko dute Urumea bailarako futbol talde nagusiek, asteburu honetan. Zubipen zita bikoitza izango dugu arratsalde honetan: 15:30etan jokatuko dute Gipuzkoako Gorengoen Mailako mutilek, Trintxerperen aurka; eta jarraian Hirugarren RFEF Ligako nesken taldea ariko da, 17:30etan Basauriko Kimuaken aurka. Biek ala biek Zubipen jokatuko dute.

Pasa den asteburuan Rotetaren zelaian 3-4 irabazi ondoren, mutilak laugarren postuan daude ligan, 18 punturekin, eta hiru garaipen jarraian pilatu dituzte. Laugarrenaren bila doaz, beraz, gaurkoan. Nesken bolada ez da hain ona. Pasa den asteburuan porrot gogorra jaso zuten, 5-0 galduta Bilbao Artizarraken zelaian. Sailkapenean, zortzigarren postuan daude berdeak.

Zita bihar arratsaldean Mundarrok, Zarkumendegin

Eta Mundarroko Gipuzkoako Gorengoen Mailako mutilek bihar jokatuko dute asteburu honetako norgehiagoka. Zarkumendegin izango da, arratsaldeko 16:00etan, Deustoren kontra.

Denboraldiko lehen porrota jasotzetik datoz astigartarrak; izan ere, pasa den asteburuan 1-0 galdu zuten orain liderra den Ostadarren zelaian (partiduaren aurretik Mundarro eta Ostadar ziren lehen sailkatuak ligan, 20 punturekin berdinduta). Horrela, moztu zen Mundarroren bolada ederra: azken bost partiduak irabazita zeuzkan. Orain, sailkapenean hirugarrenak dira moreak, 20 punturekin. Aurretik daude Touring (21 puntu) eta Ostadar (23 puntu).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!