Zinea asteburuan, Biterin eta Erriberan

Julen Borreguero Fernandorena

Pelikularik ikusteko aukera izango da asteburu honetan, Astigarragan eta Hernanin. Biterin, ohi bezala, bihartik astelehenera jarriko dituzte bi film. Alde batetik, egongo da 'Katu kapeladuna' ikusteko aukera, haurrentzat, bihar 16:45etan, eta etzi ordu berean. Bestetik, helduentzat jarriko dute 'Wild Horse Nine', bihar 19:15etan eta 22:15etan, etzi 19:15etan, eta astelehenean 16:30etan eta 19:15etan.

Astigarragako Erribera kulturgunean igandean jarriko dituzte bi film: Haurrentzako, 16:30etan, 'Superthings' (2 euroan, euskeraz), eta 12 urtetik gorakoentzako, 19:00etan, 'Sacamantecas' (5 euroan, gaztelaniaz, euskerazko azpitituluekin). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!